2017an eta 2018an jaiotako haurrentzat eskubaloi eskolan izena emateko epea irekita dago
Ekainaren 5ean amaituko da epea eta zenbat irizpide zehaztu dituzte plazak lortzeko
2026/06/01
17:28
Ekhi Belar Errasti
Eibar Eskubaloiak bere eskolan izena emateko epea zabaldu zuen maiatzaren 19an, 2017an eta 2018an jaiotakoentzat. Epea ekainaren 5era arte egongo da zabalik eta, “plaza erabilgarriak mugatuta daudenez, eta onarpen-prozesua bidezkoa, objektiboa eta gardena bermatzeko, eskabideak honako irizpide hauen arabera baloratuko dira”, klubetik diotenez.
- Aldez aurretik Eskubaloi Eskolan edo ate irekien jardunaldietan parte hartu izana: 2 puntu.
- Eibar Eskubaloia klubeko bazkide izatea: puntu 1
- Gaur egun klubean jokatzen duen anai-arreba bat izatea: 0,5 puntu.
Hurrengo denboraldiko entrenamenduen ordutegiari dagokionez, honakoa aurreikusten dute:
- 2017an jaiotakoak: osteguna, 18:30etan, San Andres eskolan
- 2018an jaiotakoak: ostirala, 18:30etan, San Andres eskolan
Informazio gehiago behar izanez gero, info@eibareskubaloia.eus helbidera idatzi daiteke.