2022an 26.049 kg hondakin arriskutsu jaso ziren Debabarrenan
2023/07/12
10:55
eta kitto!
Debabarrenako Mankomunitateak 26.049 kg hondakin arriskutsu jaso zituen 2022an. Batez ere pintura zaharkituak jaso ziren (11.345 kg), baita plastikozko ontzi handiak (2.861 kg) eta produktu kimikoak (2.757 kg). Hondakin hauen kudeaketa, daukaten arriskutsua medio, oso garrantzitsua eta sentsiblea da.
Mankomunitateak gogorarazten du mota honetako hondakinak Garbiguneetara eraman behar direla, hala nola, pintura poto hutsak, aerosol hutsak, hondakin arriskutsuak izan dituzten plastikozko ontzi hutsak, hondakin arriskutsuak izan dituzten metalezko ontzi hutsak, radiografiak, produktu kimikoak (disolbenteak, etab), eta bonbilak eta fluoreszenteak.
Bestalde, Minigarbiguneetan etxean sortutako ondoko Hondakin arriskutsuak utzi daitezke: aerosolak, pintura pote txikiak, radiografiak, tonerrak eta pilak. Herritarrei gogoratu nahi zaie oso garrantzitsua dela Hondakin bakoitza dagokion ahotik sartzea minigarbigunera.