2024rako zikloturismo-lizentziak tramitatzen hasi daiteke

2024rako zikloturismo-lizentziak tramitatzen hasi daiteke
2023/12/29 eta kitto!
Eibarko Txirrindulari Elkarteak aditzera eman duenez, 2024rako zikloturista-lizentziak tramitatzen hasi daiteke. Nahi izanez gero, clubciclistaeibarres@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke edo, bestela, zuzenean elkartearen bulegora joan (Pagaegi,3), urtarrilaren 10etik martxoaren 13ra, eguaztenetan, 19:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago nahi izanez gero, Gipuzkoako Federazioaren webgunean (https://gtxe.eus/) begiratu daiteke, edo Eibarko Txirrindulari Elkartearen telefono zenbakira (943 20 34 80) deitu.