24 mendizalek igo zuten Udalatx “Klasikora” aurreko zapatuan

Egun eguzkitsua izan zuten, aproposa pare parean zuten Anbotoko edertasunarekin gozatzeko
24 mendizalek igo zuten Udalatx “Klasikora” aurreko zapatuan
2024/03/21 13:39
eta kitto!

Aurreko zapatuan 24 lagun animatu ziren klubaren mendeurrenaren barruan kokatutako Udalatx Klasiko atalekoa egitera; erdiak Eibartik abiatu ziren eta beste erdiak Elgetatik. Kanpazarretik aldapa gogorra igota ailegatzen da 1.120 metrora dagoen karezko tontorrera.

Egun eguzkitsua izan zuten, aproposa pare parean zuten Anbotoko edertasunarekin gozatzeko. Amaitzeko, Udalan atsedenaldia eta bazkaria izan zuten giro alai batean.

Honakoak dira hurrengo irteerak: Aste Santuan Gredos eta Tietar aranarena; eta apirilean, beste Klasiko bat: Zegama -  Aitzgorri (1.523 m) - Araia.