25 taldeetako 175 txirrindulari izango dira Donostiako Klasikoan
Abuztuaren 10ean jokatuko den Donostiako Klasikoaren 43. edizioan zazpi txirrindulariz osatutako 25 taldek hartuko dute parte. UCI World Teams-eko 18 taldeekin batera, Donostiako Klasikoaren 43. edizioan, UCI World Teamseko 18 taldeek parte hartuko dute: Soudal Quick-Step, UAE Team Emirates, EF Education - EasyPost, Bahrain Victorious, Movistar Team, Decathlon AG2R La Mondiale Team, Team Visma i Lease a Bike, Team DSM-Firmenich PostNL, Lidl-Trek, Astana Qazaqstan Team, Intermarché - Wanty, Team Jayco Alula, Cofidis, Red Bull - Bora - Hansgrohe, Groupama-FDJ, Alpecin-Deceuninck, Arkea-B&B Hotels eta Ineos Grenadiers. Horiez gain, UCI sailkapena dela eta, Klasikoan lasterka egiteko aukera zuten hiru taldeek parte hartzea erabaki dute: Lotto DSTNY, Israel - Premier Tech eta Uno-X Mobility dira horiek. Azkenik, antolatzaileek lau talde gehiago gonbidatu dituzte: TotalEnergies, Caja Rural-Seguros RGA, Kern Pharma Taldea eta Euskaltel-Euskadi.
Lasterketak oraingoan Kursaal izango du abiapuntu eta helmuga, aurreko urteetako Boulevarra izan beharrean.