250 sarrera jarri dituzte salgai, 18 eurotan, Tenerife-Eibar ikusteko irletan

250 sarrera jarri dituzte salgai, 18 eurotan, Tenerife-Eibar ikusteko irletan
2023/02/28 eta kitto!
Datorren zapatuan, arratsaldeko 18:30etik aurrera, jokatuko den Smartbank Ligako Teneriferen eta Eibar KE-ren arteko norgehiagoka ikusteko Tenerifek 250 sarrera  bidali dizkio Eibar KE-ri, 18 eurotan salduko dituztenak. Sarrera horiek kanpoko taldearen jarraitzaileei egokitutako jarlekuetarako dira eta Orsaixan Eibar KE-ko dendan jaso daitezke eguen eguerdira arte (13:30ak).

Partidu horri begira, Eibar KE-ko gizonezkoen lehen taldearen lan-plana honakoa izango da: gaur 11:30ean entrenatuko dute Atxabalpen, bihar ordu erdi lehenagotik toki berean, eta etzi 11:30ean berriro baina Ipuruako anexoan. Barixakuko entrenamendu-saioa Tenerifen bertan egingo dute, arratsaldeko 18:00etan hasita. Eta, behin Heliodoro Rodriguez zelaian jokatu eta gero, Eibarrera itzuli aurretik saioa egingo dute Tenerifen bertan domeka goizean.