26 urteko gizona atxilotu dute sexu-erasoa egotzita

26 urteko gizona atxilotu dute sexu-erasoa egotzita
2015/12/04 00:00
eta kitto!
Ertzaintzak aditzera eman duenez, atzo (eguena, hilak 3) arratsaldeko lehen orduan 26 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, askatasun sexualaren kontrako erasoa egotzita. Atxiloketa azaroaren 22ko goizaldean gertatutako erasoaren harira egin dute. Ertzaintzak jasotako salaketaren arabera, azaroaren 22ko goizaldean, 05:30ak aldera, neska etxerako bidean zihoala gizonezkoarekin topo egin zuen eta, neskak behin eta berriz joateko esan zion arren, berarekin batera jarraitu zuen etxerako bidean eta, pegorara ailegatzean, han gertatu zen ustezko sexu-erasoa. Neskak gertatutakoaren inguruko salaketa egin zuen ertzain-etxean eta, ertzainei emandako informazioari esker, ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu zuten atzo eta gaur goizean epailearen esku laga dute.