27 parte-hartzaile izan zituen Simon Aldazabal herri-igoeraren azken edizioak

27 parte-hartzaile izan zituen Simon Aldazabal herri-igoeraren azken edizioak
2023/09/13 10:59
eta kitto!
Domeka goizean jokatutako proban 26 gizonezko eta emakume bakarra izan ziren Arrateraino heltzeko bost kilometro eta erdia osatu zutenek. Mikel Mujika izan zen garailea, 27 minutu eta 9 segundoko denborarekin, eta Josu Uriartek (29’27’’) eta Alex Higuerak (29’50’’) osatu zuten podiuma. Emakumezkoen arloko irabazleak, Arrate Gutierrezek, 42 minutu eta 27 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Urkizutik pasatzen lehenengoak izan ziren Markel eta Arrate Gutierrezek Oberenak emandako txuleta iraabzi zuten. Bestelako sarituak honakoak izan ziren: Juan Alday (lehen eibartarra),  Aritz Sorzabal (lehen beteranoa), Iñigo Trokaola (45 urtetik gorako lehena), Iñaki Alday (55 urtetik gorako lehena) eta Saturnino Olmo (65 urtetik gorako lehena).