27 positibo berri Eibarren, 59 Debabarrena osoan
2020/10/29
13:00
eta kitto!
Atzo 27 positibo berri zenbatu ziren Eibarren; Ermuan 15 izan ziren, 7 Elgoibarren, 3 Deban, 6 Soraluzen eta bakarra Mutrikun. Guztira, beraz, 59 izan dira eguaztenean Debabarrena osoan baieztatutako kasuak. Aurreko egunean 85 izan ziren.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan intzidentzia handitzen ari da. Kasu honetan, Gipuzkoak du intzidentzia tasa handiena, azken hamalau egunetan 811 kutsatu baitira 100.000 biztanleko. Bizkaian, 478koa da tasa eta Araban handitzen ari da: 393koa da 100.000 biztanleko (eguaztenean bildutako datuak dira). Eibarren, intzidentzia tasa 935,92 da, gaur eman dituzten datuen arabera; 1.016,27 Ermuan; 1.009,93 Elgoibarren eta 935,92 Deban. Eskualdeko lau herri horiek koronabirusaren semaforo gorrian aurkitzen dira.
Atzo, 17.159 test diagnostiko egin ziren, eta horietatik 1.226 positiboak izan ziren.. Lurraldeen arabera: 125 Araban, 524 Bizkaian, 564 Gipuzkoan eta 13 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 57 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 79 pertsona ZIUn daude.