28 positibo berri zenbatu dituzte Debabarrenean azken hiru egunetan
2020/08/31
11:06
eta kitto!
Gaur eguerdian jakinarazi dituzte asteburuko datuak Osasun Sailetik. Debabarrena eskualdean 28 positibo berri atzeman dituzte azken 3 egunetan (11 ostiralean, 5 larunbatean eta 12 igandean). Herriz herri begiratuta, Mutrikun 6 positibo berri zenbatu dituzte; 5 kasu Eibarren, 5 Elgoibarren; 5 Soraluzen; 4 Deban; eta 3 Ermuan. Mendaron eta Mallabian ez dira kasu berriak erregistratu.
Atzo 5.928 proba egin ziren EAEn, eta, haietatik, 409 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 41 Araban, 225 Bizkaian, 132 en Gipuzkoan eta 11 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 22 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 35 pertsona ZIUn daude.