2x1ko promozioa Ipuruako F Ligako hurrengo bi partidutarako
Promozioak FC Barcelona eta Levante Badalonaren aurkako partiduak hartuko ditu barne
2025/02/26
12:19
eta kitto!
SD Eibar-ek salgai jarri du promozio berezi bat Liga Fko hurrengo bi partiduetarako. Ateratako 2x1 promozioak FC Barcelona eta Levante Badalonaren aurkako partiduak hartuko ditu barne: lehenengoa domeka honetan bertan jokatuko da, 14:00etan; Levante Badalonaren aurkako partidua, bestalde, martxoaren 16an, arratsaldeko 18:00etan hasita. Sarrera berezi hori salgai dago Orsaixanen, astelehenetik barixakura arteko ohiko ordutegian. Gainera, 14. leihatilan eskuratu ahal izango dira ere domeka honetan bertan, partidua hasi baina bi ordu lehenagotik (12:00etatik aurrera).