30 mendi korrikalari inguru izan ziren Udaberritraileko irteeran
Klub Deportiboko Mendi Taldeak eta Kalamua Korrikalari Taldeak antolaturiko Udaberritrailean bildu zen lagun taldeak, udaberriko eguraldi zoragarriak lagunduta, prestaturiko 16,8 kilometroko ibilbideaz gozatu zuen, nahiz eta 848 metroko igoera metatua izan. Partaidetza polita izan zen (30 mendi korrikalari inguru) eta nahiz eta aurreko egunetako euriak toki batzuetan lokatza pilatu, ibilbide goxoa topatu zuten egun horretan. Gehienentzat berriak ziren ibilbideak ezagutzeko aukera izan zuten, eta baita partehartzaileek alderdi hori asko eskertu. Korrikalariek gustura amaitu zuten, sortutako giroa ere ezinhobea izan zen, aukera aprobetxatuz elkar ezagutu eta esperientziak partekatzeko. Hurrengo trail irteera uda ostean izango da, urrian: Udazkentraila, hain zuzen.