+30 taldeak irabazi du kuadrillen arteko futbol 7 txapelketa
Giro beroari aurre eginez, jardunaldi zoragarria pasa zuten herriko hainbat eta hainbat lagunek
2026/06/15
10:13
Yanire Sagredo Hernaez
Larunbatean, ekainak 13, IPQ-k antolatzen duen Eibarko kuadrillen arteko futbol 7 txapelketaren 5. edizioa jokatu zen. Lehia egon arren, jai-giroa izan ohi da nagusi bertan eta aurten ere ez da gutxiagorako izan. Garaipena +30 taldeak eskuratu zuen, baina parte-hartzaile guztiek gozatu zuten futbol jardunaldiaz lehenik eta, gero, Errebalen egindako afariaz.


































