30. urteurrena ospatzeko ekitaldiak egingo dituzte Beheko Tokia adinekoen zentroan aste honetan

"Osasuna eta udazkena" hitzaldia eskainiko dute asteazkenean, azaroak 12.
30. urteurrena ospatzeko ekitaldiak egingo dituzte Beheko Tokia adinekoen zentroan aste honetan
2025/11/10 15:03
Ana Aipurua

Beheko Tokia adinekoen zentroa zabaldu zutela 30 urte bete dira eta, hori ospatzeko, hainbat jarduera prestatu dituzte  aste honterako: azaroaren 13an, eguena, 18:00etan kafesnea hartu eta, jarraian, musika emanaldia izango dute, Sofia Machin eibartarraren eskutik. Hurrengo egunean (azaroak 14), umeentzako txokolate-jana eskainiko dute, 17:00etan, eta jarraian magia ikuskizuna aurkeztuko du Lekim-ek.

Horrez gain, “Osasuna eta udazkena” hitzaldia (gazteleraz) antolatu dute azaroaren 12rako (eguaztena), 11:00etatik 13:00era Beheko Tokia adinekoen zentroan bertan. Izen-ematea osasun zentroan (943032500 /943032650) edo Adinekoen Zentroko bulegoan (688 68 45 09) egin daiteke.