300 lagun inguru elkartuko dira Bolunburu Oroigarri Krosean

Arraten jokatuko da, domekan goizean, ibilbide berriarekin
300 lagun inguru elkartuko dira Bolunburu Oroigarri Krosean
2025/12/11 11:14
Ekhi Belar Errasti

Eibarko Klub Deportiboak eta Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolatuta, LXXIV. Bolunburu Oroigarria Krosa jokatuko da domekan, abenduaren 14. Hainbat kategoriatako lasterketak lehiatuko dira 10:30etik aurrera eta 300 lagun inguruko hartuko dute parte Arratek jokatuko den krosean.

Aurten, aspaldiko partez, ibilbide berria edukiko du Bolunburu Oroigarriak bere 74. edizioan, Arrateko elizaren pareko zelaian hasi eta amaituta. “Hein handi batean, 1970eko hamarkadako ibilbidea berreskuratzera dator, eta atleten zein ikusleen hurbiltasuna eta erosotasuna hobetzea espero da, Arrateko zelaietan izango baita krosaren gune nagusia”, diote Eibarko Klub Deportibokoek.

 

Partaidetza zabala

Federatuen kategorian, 28 klubeko 158 atletek eman dute izena dagoeneko. Gernikako Atletismo taldea da atleta federatu gehien inskribatu duen kluba, 30 atleta, eta jarraian Atletismo Laudio, 20 atleta laudiotarrak izango bait dira Arraten igandean.

Eibartarren aldetik, hauek izango dira ordezkariak: Julen Teran, Roberto Gartzia, Marcos Untzetabarrenetxea, Nora Martinez eta Ugutz Gartzia.

Gazteei dagokienez, Deporreko Atletismo Eskolako 16 gaztek eman dute izena infantil, alebin eta benjamin mailetan: Marina Morales, Saioa Guerrero, Maddi P. de Obanos, Lucía Arkotxa, Lucia Calvo, Isabel Pita, Luke Litago, Jone Hernández, Nicolás Cardenas, Jule Azurmendi, Markel Arrieta, Iker Caño, Amets Rubio, Markel Urain, Markel Laskurain eta Eider González. Guztira, 115 gaztek eman dute izena.

 

Kategoriak eta ordutegiak

  • 10:30 – SUB 16 + MASTER FEM (2.700 m | 2AB)
  • 10:50 – SUB 16 + MASTER MASC (2.700 m | 2AB)
  • 11:05 – SUB 18 + SUB 20 FEM/MASC (3.480 m | A + 2AB)
  • 11:30 – ABS + SUB23 FEM/MASC (6.750 m | 5ABC)
  • 12:05 – INFANTIL NESKAK (2.340 m | 3A)
  • 12:20 – INFANTIL MUTILAK (2.340 m | 3A)
  • 12:35 – ALEBIN NESKAK (1.380 m | 3C)
  • 12:50 – ALEBIN MUTILAK (1.380 m | 3C)
  • 13:00 – BENJAMIN LOKALAK (460 m | 1C)