34 domina banatu zituzten Deportiboko Finalista Egunean

Eguraldiak aterrik eutsi zion eta primeran ibili ziren guztiak
34 domina banatu zituzten Deportiboko Finalista Egunean
2024/06/06 13:38
eta kitto!

Aurreko domekan ikasturteko 9. eta azken mendi irteera burutu zuten Eibarko Klub Deportibokoek, modu horretan itxiera emanez 2023-24 ikasturteko Haurren Mendi Irteerei. Oraingoan 40 haurrez eta hainbat guraso-laguntzailez osatutako taldeak 11 kilometroko ibilbidea gauzatu zuten, Eibarko Klub Deportiboaren egoitza-azpitik abiatu, Kalamuara igo, lainopean talde argazkia atera eta Arraten amaituz. Bertan, urtero moduan, Finalista Eguna ospatzeko.

Merezitako hamaiketakoaz gozatu ondoren, ikasturtean zehar bost mendi-irteeratan edo gehiagotan parte hartu duten 34 haurrek domina jaso zuten. Eguraldiak aterrik eutsi zion eta primeran ibili ziren guztiak.