35 bikote lehiatuko dira domekan egingo den San Andres 29. Bakailao Txapelketan

35 bikote lehiatuko dira domekan egingo den San Andres 29. Bakailao Txapelketan
2023/11/24 19:02
eta kitto!
Domekan jokatuko da Eibarko Udalak antolatzen duen San Andres 29. Bakailao Txapelketaren Sari Nagusia, Untzagan. Aurten 35 bikotek hartuko dute parte, 11:00etan hasiko den lehiaketan. Txapelketa hasi aurretik, 10:30ean, bikote bakoitzari bakailaoa banatuko zaie, Untzagan bertan.