35. San Juan Sari arrakastatsua Ipuruako igerilekuan

Eibar Igerixan taldeko 18 kidek hartu zuten parte, hamar emakumezkok eta zortzi gizonezkok
35. San Juan Sari arrakastatsua Ipuruako igerilekuan
2024/06/12 16:41
eta kitto!

Aurreko barixakuan Ipurua kiroldegian jokatutako San Juan Igeriketa Sariaren 35. edizioan, gure herriko Eibar Igerixan taldeko 18 kidek hartu zuten parte, hamar emakumezkok eta zortzi gizonezkok. Parte-hartzaile guztiek lau probatan hartu zuten parte, 50 metroko distantziakoak guztiak: tximeleta, bizkar, braza eta libre modalitateetan. Sei denbora onenen artean gero 200 metroko estilo proba egin zuten.

Gizonezkoen Junior eta Absoluto mailan, Eibar Igerixaneko Jon Osa onena izan zen eta Asier Gomez hirugarren; eta emakumezkoen Infantil mailan, Paula Calvok eta Itsaso Castrillok lortu zituzten lehen bi postuak. Jon Osa igerilari onena izan zen baita puntuetara ere. Eibar Igerixanekoei begira, Asier Gomez (absolutoetan) eta Jon Guinea (infantiletan) izan ziren onenak gizonezkoetan, eta Nora Guinea (juniorretan) eta Paula Calvo (infantiletan) emakumezkoen arloan. Azkenik, 4x100 errelebo misto estilotan, Paula Calvo, Asier Gomez, Jon Osa eta Itsaso Castrillok osatutako laukotea nagusitu zen, Kopa eta dirua sari moduan jasoz.