365 egun euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatu dugu eibartarrok
2023/12/03
19:37
eta kitto!
Eibarren 365 Egun euskaraz izan da aurtengo Euskararen Eguneko goiburua, eta goiburu hori ardatz hartuta burutu dugu Eibarren eguneko ekintza nagusia. "365 EGUN" zioten zazpi taula handi jarri dira Untzagako harmailetan eta bertaraino hurbildu direnek gometsak erabiliz osatu eta bete dituzte kolore biziz. Behin ekintza amaituta Txaltxa Zelaian jarri dira taulak egun batzuetan ikusgai egon daitezen. Ekintza girotzen jardun dute Musika Eskolako Marisol Arrillaga eta soinujoleak. Eibarko euskaltzaleek ozen aldarrikatu dugu berriz Eibarren euskaraz bizi nahi dugula, 365 egunez.
[foogallery id="137793"]