4-8 urte bitarteko umeekin etxean jolasteko proposamenak
2020/04/11
08:55
eta kitto!
Eibarko Udalaren webgunean "Oporretarako bizipenen kutxa" atala aurkituko duzue. Bertan, etxean egongo garen sasoi honetan 4-8 urte bitarteko seme-alabekin euskaraz jolasteko eta euskarazko bizipenen kutxa egiteko proposamenak agertzen dira. Egun bakoitzean jolas bat egin dezakezue. Jolas horretan egindakoa edo beharrezko materiala kutxan sartzen joan zaitezkete. Azken egunetan kutxan dauden jolasak errepikatzeko momentua izan daiteke: https://www.eibar.eus/eu/kultura/euskara/euskaraz-hezi/familian/opor-garaiko-bizipenen-kutxa
"Oporretarako bizipenen kutxa" EBETEren proposamena da. EBETEk euskararen erabilera sustatzeko baliabideak eta tresnak eskaintzen ditu. Gaur egun lau arlo nagusitan ari diralanean: irakasleak, gurasoak, hezitzaileak eta gazteak. Gurasoak euskararekiko jarrera aktiboak izatea beharrezkoa da haurren eta gazteen hizkuntza-ohiturei begira. Horren inguruan bide ezberdinak garatzen ahalegintzen dira EBETEn. Batetik, hitzaldien bidez gurasoei mezu egokiak eskainiz eta gurasoen kezkei erantzunez. Bestetik, aholkularitza eta formazio saioen bidez euskararekiko arduratuta dauden gurasoei baliabideak eta tresnak eskainiz