4 kasu gehiago atzeman dituzte Eibarren, guztira 32 dira kutsatutakoak gure herrian (eskualde osoko datuak)
2020/03/27
15:44
eta kitto!
COVID-19 gaixotasunak kutsatutako herritarren kopuruak gora egin du Debabarrenean. Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 4 kasu berri atzeman dituzte Eibarren azken 24 orduetan. Elgoibarren izan da nabarmenena gorakada, 6 kasu gehiagorekin. Ermuan 2 gehiago deude, eta bat gehiago Soraluzen. Guztira, 81 gaixo daude gure eskualdean.
Koronabirusak jotako gaixoak herriz herri:
Eibar 32
Elgoibar 20
Ermua 10
Deba 8
Mendaro 2
Mutriku 6
Mallabia 0
Soraluze 3
Eskualdeko ospitaleei begiratuta, hor ere kopuruek gora egin dute. 26 gaixo daude Eibar Ospitalean, eta 19 Mendaroko Ospitalean.