40 taldek hartuko dute parte biharko Unbeko Futbol 7ko ekitaldian

Txapelketaren afaria sagardotegian egingo da 22:00ak bueltan
40 taldek hartuko dute parte biharko Unbeko Futbol 7ko ekitaldian
2024/06/14 12:26
eta kitto!

Mutil eta nesken kuadrillek osatutako 40 talde izango dira parte hartzen bihar goiz-arratsaldez Unbeko kirolgunean jokatuko den futbol 7ko txapelketan. Goizeko 09:30ean abiatuko da programazioa, txapelketaren hasierarekin. Talden fase hori 16:15ean amaituko da eta, jarraian, 16:30etik 19:00etara, final-zortzirenetatik aurrerakoa egingo da. Kanporaketa horiek lau zelaietan jokatuko dira, eta final-laurdenetik aurrerakoak beheko zelaian.

Finalaren aurretik sari-banaketa egongo da eta rifen zozketa eta DJ Gutik aktuatuko du final laurdenetik aurrera. Txapelketaren afaria sagardotegian egingo da 22:00ak bueltan, eta Txapelketa festa ere egingo dute, Arkupe tabernan.