40 zuhaitz landatu zituzten atzo Usartzan, Zuhaitz Egunaren inguruko ekitaldian
2017/04/03
11:08
eta kitto!
Eibarko Udalaren Ingurumen Arloak, Eibarko Klub Deportiboko Mendi Taldearekin eta Debegesarekin lankidetzan, Zuhaitz Egunaren inguruan ekitaldia antolatu zuen atzorako (argazki bilduma gure mediatekan ikusgai). Euria egin arren, argazkian ikusten duzuen taldeak goiza eman zuen Usartza aldean, udalaren lursail batean 40 zuhaitz landatzen. Lizarrak, gorostiak, haritzak eta urkiak, lau espezie horiek sartu zituzten eta, behin lana amaituta, hamarretako ederra egin zuten etxerako bidea bueltan hartu aurretik. Ekimenarekin jendeak zuhaitzen garrantziaren inguruan kontzientzia hartzea bilatzen dute antolatzaileek.