400 tupper saldu ziren sozialisten babajan solidarioan

400 tupper saldu ziren sozialisten babajan solidarioan
2016/03/04 15:33
eta kitto!
Eibarko Sozialistek eskerrak eman nahi dizkie aurreko zapatuan egin zen babajan solidarioarekin bat egin eta babak erosita lagundu zuten guztiei. Azaldu dutenez, "oso eguraldi eskasa egin arren ia 400 tupper saldu genituen, aurreko urteetan baino 150 gehiago". Untzagan 165 razio saldu zituzten, Amañan 108, Urkin 74 eta Urkizun 52. Horrekin batera 70 kilo baba eta sakramentuak sukaldatzen eta saltzen ibili ziren boluntarioei.Aurtengo ekitaldian batu duten dirua EPE Euskadiko Polio Elkarteari emango diote.