401 positibo Debebarrenean. Eibarren 21 kasu berri
2020/04/17
13:54
eta kitto!
Eibarren 21 positibo berri zenbatu dituzte azken orduetan. Inguruko herriei dagokienez, 4 kasu berri erregistratu dituzte Ermuan, eta kasu bakarra Elgoibarren. Debabarrenean guztira 401 lagunek daukate gaitza, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eman dituen datuen arabera.
Positiboen datuak herriz herriz (datu metatuak dira):
Eibar 186
Ermua 154
Elgoibar 33
Mutriku 10
Soraluze 8
Deba 6
Mendaro 3
Mallabia 1
Ospitaleei dagokienez, 79 daude eskualdeko ospitaletan Covid-19arekin ingresatuta. Eibarko ospitean 64 gaixo daude; eta Mendaroko Ospitalean, 15. Guztira, aurreko egunean baino 3 gutxiago. Ematen dituzten datuak beti aurreko eguneko 20:00ak arte jasotakoak izaten dira.