41.000 lagunetik gora ibili dira Ipuruako kanpoko igerilekuetan 2025eko udan
Eibarko Udalak balorazio positiboa egin du Ipuruako kanpoko igerilekuen 2025eko udako denboraldiari buruz. Ohar batean udalak ezagutarazi duenez, uda osoan zehar, 41.169 pertsona igaro dira instalazioetatik.
Erabiltzaile kopururik handiena ekainean izan zen: guztira 16.844 pertsona izan ziren igerilekuetan. Hilabete horretan izandako bero-boladek jendea erakarri zuten; egun nabarmenak izan ziren ekainaren 17a (1.354 lagun), 20a (1.482), 27a (1.196) eta 30a (1.350). Uztailean 12.097 bisitari izan ziren, eta egun jendetsuena uztailaren 1a izan zen (1.503 pertsona). Abuztuan 9.098 erabiltzaile zenbatu ziren, eta irailean, denboraldia amaitzear zela, 3.129 lagun.
Txantxazelaiko ur-txorroak
Udalak adierazi duenez, Txaltxazelaiko ur-txorroetan ere jende asko ibili da uda honetan, eta familientzako zein haurrentzako aisialdi-gune ezagunetako bat bihurtu da.
Denboraldiari amaiera berezia: “Txakurrak Uretara” jaia
Udako denboraldiari amaiera emateko, datorren larunbatean, urriak 11, Eibarko Udalak, ‘Marcan Huella’ elkartearekin lankidetzan, “Txakurrak Uretara” ekitaldia antolatu du Ipuruako igerilekuetan. Ekimen aitzindari eta doakoa da, eta txakurrek igerilekuan bainatzeko aukera izango dute, denboraldia ixteko modu original eta dibertigarrian.