41 haurrez osatutako taldea izan zen Deporreko 7. mendi irteeran

Xoxotera joan zinen 10 kilometroko ibilaldia eginez
41 haurrez osatutako taldea izan zen Deporreko 7. mendi irteeran
2024/04/25 14:17
eta kitto!

Xoxotera jo zuten aurreko domekan Eibarko Klub Deportiboko mendi batzordekoek antolatutako umeen zazpigarren mendi irteeran. “Eguraldi paregabearekin” guztira 41 haurrez osatutako taldea bildu zen, hainbat gurasoren laguntzaz, 10 kilometroko distantzia betetzeko.

Aittolako aparkalekutik abiatu, Xoxote gaina zapaldu, aterpearen bueltan hamaiketakoa egin eta Azpeitiara jaitsi ziren, ibilaldiko paisaiaz gozatuz.