41 parte-hartzaile izan zituen 29. Simon Aldazabal igoerak
41 atleta izan genituen parte-hartzaile domeka goizean, Arrateko jaietako Kofradiaren eguneko egitarauaren barruan, jokatutako 29. Simon Aldazabal igoeran, tartean bi emakumezko. Mikel Mujika nagusitu zen gizonezkoetan, 27 minutu eta 15 segundo behar izanda proba amaitzeko, eta minutu erdi atera zion Jon Uriarte bigarrenari eta 39 segundo Pablo Zabala hirugarrenari. Emakumezkoetan Arrate Gutierrezek 40 minutu eta 19 segundo behar izan zituen, eta Nora Martinez bigarrenak 45’23’’ko denbora egin zuen.
Junior onena Ugaitz Gartzia izan zen (sailkapen orokorreko 6. postuan), 40 urtetik gorako lehen sailkatua Farid Idrissi (5. postuan), 50etik gorakoa Iñaki Egizabal (10.a), 60tik gorakoa Juan Alday (14.a) eta 70 urtetik goragoko lehen sailkatua Saturnino Olmo izan zen (33. postuan helmugaratu zen). Bestalde, Urkizutik pasatzerakoan lasterketako buru izateagatik, Markel Gutierrezek eta Nora Martinezek jaso zituzten bi txuletak.