45 mendizale gaztetxok jaso zuten domina Finalista Egunean

45 mendizale gaztetxok jaso zuten domina Finalista Egunean
2023/06/08 11:57
eta kitto!
Domekan Deporrek Finalista Eguna ospatu zuen, 8 eta 15 urte bitarteko gaztetxoei ikasturtean zehar egindako merituak errekonozidu eta dominekin saritzeko. Horrela amaitzen da urritik orain arte egindako mendi irteeren egutegia: bederatzi egin dituzte guztira eta domina jaso zuten gutxienez bostetan parte hartu zutenek. Bataz beste, 60 izan dira irteera bakoitzean parte hartu dutenak. Aurretik San Salbadorrera eta Ilordora igo zuten.