47 eibartar domekako Lilatoian

47 eibartar domekako Lilatoian
2014/03/11 00:00
eta kitto!

Domekan Donostian jokatutako Lilatoiaren 25 edizioan 3.500 emakumek baino gehiagok parte hartu zuten eta zilarrezko ezteiak betetzen zituen kirol festa arrakastatsu bihurtu zen. Euren artean Eibarko 47 emakume izan ziren eta, baita, ileorde urdinekin mozorrotuta eta kartelekin animatzera joandako taldea.
11:00etatik aurrera lila koloreak hartu zuen Donostiako Bulebarra; bost minutu lehenago 150 roller patinatzaile atera ziren lehenik eta handik bost minutura, korrikalariak. Euskal Herri osotik joandako emakumeek 5 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten Donostiako kaleetan barrena: Bulebarretik atera ziren eta, Zurriolara joan-etorria egin ostean, Bulebarrean helmugaratu ziren. Lilatoian garrantzitsuena ez bada ere, denborarik onena Izaro Rubio ordiziarrak egin zuen, 18 minutuko denborarekin.
Kirola, festa eta aldarrikapena uztartzen dituen proban, Abortoaren Lege Erreformaren kontrako oihuak eta mezuak nagusitu ziren oraingoan. Lehen urtean 150 emakumek parte hartu bazuten ere, urteen poderioz kopuru hori 25 aldiz handitu da eta, datorren urtetik aurrera, Atletico San Sebastian elkarteak antolatuko du proba.
Jarraian eibartarren zerrenda, lortutako postua eta egindako denborarekin:
68     Olga Herrero     22'52''
132     Marina Kruzelaegi     24'23''
212     Ainhoa Argoitia     25'27''
351     Maialen Zubizarreta     27'08''
417     Cristina Olañeta     27'42''
418     Ainara Barrenetxe     27'42''
477     Sara Arizmendi     28'03''
502     Lourdes Murgoitio     28'19''
597     Aintzane Aristi     28'50''
614     Irene Ramirez     28'53''
715     Isabel Lopez     29'28''
726     Eider Sampayo     29'31''
797     Ainhoa Ugarte     29'47''
863     Maider Otaola     30'09''
949     Nerea Telleria     30'33''
966     Amaia Rodriguez     30'36''
1.047     Izaskun Alberdi     31'01''
1.074     Ane Sarasketa     31'07''
1.077     Alicia Martinez     31'08''
1.106     Ane Azkue     31'12''
1.117     Virginia Areta     31'14''
1.237     Oihana Garcia     31'41''
1.334     Ana Bizkarguenaga     32'06''
1.357     Nerea Zubizarreta     32'11''
1.485     Natalia Marcos     32'34''
1.486     Elisabet Osinalde     32'34''
1.488     Oihane Arrate     32'34''
1.581     Eneka Delgado     32'50''
1.630     Jaione Yeregi     32'59''
1.813     Libe Gorosabel     33'33''
1.818     Nerea Maguregi     33'33''
1.912     Piedad Arrillaga     33'49''
2.224     Virginia Basurto     34'59''
2.445     Nerea Oteiza     35'39''
2.446     Izaskun Rodriguez     35'39''
2.447     Laura Fernandez     35'39''
2.448     Tamara Amador     35'39''
2.589     Amaia Fernandez     36'07''
2.592     Teresa Vila     36'08''
2.655     Luci Ibazeta     36'25''
2.658     Chelo Vila     36'25''
2.898     Laura Conde     37'36''
2.899     Lety Diez     37'36''
2.938     Idoia Arriola     37'52''
2.939     Miren Edurne Retenaga     37'52''
2.940     Teresa Herrero     37'52''
3.028     Begoña Garate     38'38''