50 mendizale inguru igo ziren Urkora Euskal Mendizale Federazioaren egunean

Ibilaldia hasi bezain laster euria hasi zen, baina eguzkia agertu zen txangoaren bigarren zatian
50 mendizale inguru igo ziren Urkora Euskal Mendizale Federazioaren egunean
2024/04/30 12:46
eta kitto!

Euskal Mendizale Federazioaren mendeurrenaren barruko "100 urte, 100 mendi" ekintzaren barruan zegoen Urkorako igoera egiteko, 50 mendizale inguru elkartu ziren Urkizuko iturrian ibibildea hasteko.

Laster euria hasi zuen eta “baita ur dexente bota momentu batean”. “Eskerrak txangoaren bigarren zatian eguzkia agertu zela”, horrek beste kolore argitsuekin ibiltzeko aukera eskaini baitzien Aginaga inguruetan Urkora heldu aurretik. Antolatu zen bidea ez zen betikoa izan, “mendizale gehienentzat oso ustekabe atsegina bihurtuz”.