500 lagunetik gora izan ziren parte hartzen 24. Eibarko Itzulian
Klub Deportiboko antolatzaileek oso pozik daude aurtengo Itzuliak izan duen erantzunarekin, guztira 521 lagun izan zirelako izena eman zutenak eta “euretatik 100 baino gehiago Eibar kanpotik etorritakoak”. Izena eman zuten horietatik, bi herenek itzuli osoa egin zuten, 34 kilometrokoa, beste herenak buelta erdiarekin, 18 kilometrokoarekin, konformatu zen bitartean.
Hasiera eta amaiera Depor pareak hartu zituen, goizeko 07:00etan sortu zen mendizale giro ederrarekin eta, behin proba amaituta, Deporreko tabernak eskainitako pasta platera eta edariekin, esperientzia partekatzeko aukera aprobetxatuz.
Egun lainotua izan zen, “aproposa ibiltzeko”, eta bidean ere parte-hartzaileek aukera izan zuten refrigerioa hartzeko kokatutako bi ano postuetan; aurrekoari lotuta, antolatzaileek eskerrak ematen dizkiete “boluntario guztiei eta, bereziki, Gure Basoetxekoei euren txabola lagatzeagatik ano postua bezala”.