500 parte-hartzaile izan zituen Itzulia Basque Challengearen bigarren edizioak

Bizikletazaleek World Tour lasterketa baten inguruko esperientziaz gozatu ahal izan zuten
500 parte-hartzaile izan zituen Itzulia Basque Challengearen bigarren edizioak
2024/04/08 12:36
eta kitto!

Zapatuan jokatutako Euskal Herriko Itzuliaren azken etaparen ibilbide berarekin jokatu zen atzokoan, domekan, Challengearen bigarren edizioa. Eta ezin arrakastatsuagoa izan zen, bostehun bat zikloturisten parte-hartzearekin, modu horretan aurreikuspen guztiak gaindituz.

Bizikletazaleek World Tour lasterketa baten inguruko esperientziaz gozatu ahal izan zuten: ibilbide bera, azpiegitura eta zerbitzu berdinak, dena txirrindularitzaz gozatzeko. Ibilbidea amaitzerakoan, parte-hartzaileek helmugako arkua zeharkatu zuten, bezperan Juan Ayusok 2024ko Itzuliko irabazleak egin bezala. Marra zeharkatu ondoren, Finisher domina jaso zuten eta podiumera igo ziren hainbeste desiratutako argazkia ateratzeko.