51 positibo berri Eibarren, aurreko egunean baino 18 gehiago
2020/11/18
12:08
eta kitto!
Atzo 51 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 18 gehiago. Horrela, herriko intzidentzia-tasa 2.411,36an dago eta tasa altuena da 5.000 biztanletik gorako herrien artean.
Eskualdeko beste herriei dagokienez, Ermuan 13 lagunek eman zuten atzo positibo koronabirusean, 10 Elgoibarren, 6 Soraluzen eta Deban, 2 Mutrikun eta bakarra Mallabian. Beraz, 89 kasu berri egon dira eskualde osoan.
Eibar, Ermua, Elgoibar, Deba eta Mutrikuk zona gorrian jarraitzen dute (zona gorrian daude azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago erregistratu dituzten 5.000 biztanletik gorako herriak).
Atzo, 14.929 test diagnostiko egin ziren, eta horietatik 1.050 positiboak izan ziren EAEn. Lurraldeen arabera: 122 Araban, 459 Bizkaian, 459 Gipuzkoan eta 10 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 79 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 137 pertsona ZIUn daude.
Bestalde, azaroaren 9tik 15era bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 83 hildako egon direla.