52 film labur ikusi ahal izango dira azaroaren 4etik 8ra egingo den Asier Errasti Film Laburren Jaialdian

Film guztiak 19:30ean hasiko dira Coliseo antzokian
52 film labur ikusi ahal izango dira azaroaren 4etik 8ra egingo den Asier Errasti Film Laburren Jaialdian
2024/10/16 11:46
eta kitto!

Azaroaren 4tik 8ra egingo den Asier Errasti Film Laburren Jaialdian ikusgai egongo diren pelikulak zeintzuk izango diren jakitera eman dute Plano Corto elkartetik. Guztira 52 film labur emango dituzte astelehenetik barixakura, 20:00etan, Coliseo antzokian. Bestetik, zapatuan, azaroaren 9an, sari banaketa egingo da, 19:30ean, toki berean. Sarrera doakoa izango da.