53 positibo berri Eibarren azken orduetan
2020/11/12
12:52
eta kitto!
Eibarren 53 positibo berri zenbatu ziren atzo; 13 Ermuan; zazpina Deban eta Elgoibarren; 6 Mutrikun, 2 Soraluzen eta bana Mendaron eta Mallabian.
Eguaztenean 16.338 test diagnostiko egin zituzten EAEn, eta 1.409 positiboak izan ziren. Positiboen portzentajea %8,6ekoa da beraz. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 73 pertsona ospitaleratu zituzten eguaztenean, eta COVIDa duten 133 lagun ZIUn zeuden, aurreko astean baino 22 gehiago.
Gipuzkoa da intzidentzia-tasarik altuena duen lurraldea: 1.006. Araban 551n daude, eta 747an Bizkaian. EAE osoan 845ekoa da intzidentzi-tasa metatua.