6.300 harpidedunekin marka berria ezarri du SD Eibar-ek
Denboralditik denboraldira hazten joan ondoren, SD Eibar-ek bere historiako harpidedun kopuruaren marka gainditu du. Harpidedun edo abonatu guzti horien artean bi herenak, 4.200 lagun, Eibarkoak dira; taldea herrian errotuta dagoen seinale. Ermutarrak dira bigarrenak SD Eibarko jarraitzaileen artean, bi herritakoekin %75era heltzen delako abonatuen kopurua. Bestalde, lau harpidedunetik bat emakumea da (%77'5 gizonezkoak, %22'5 emakumezkoak). Adinari dagokionez ere, gero eta gazte gehiagok eman du izena, horrela abonatuen bataz besteko adina jaisten doalarik.
Ipuruako Udal Estadioak 8.159 jarleku ditu guztira, modu honetan banatuta: 7.331 etxeko gradan, 306 kanpokoentzako zonaldean eta beste 522 palko, vip zona, prentsa, erroberako aulkiak, etb. Datu horiek erakusten dutenez, abonatuek bazkideentzako etxeko gradako %85 hartzen dute.