6. TXANGOA: Jardiñeta-Milaflores-Ikastola-Amezabalegi-Elorreta-Amaña
2021/05/10
16:38
eta kitto!
Gure azken txangoak badu zertxobait motzagoa den beste bariantea: Jardiñeta-Milaflores-Ikastola-Amezabalegi-Arrajola-Jardiñeta. Proposatzen dugun txangoak bi alternatiba eskaintzen ditu, biak ere independiente bezala hartu ditzakegunak. Biak Abontza errekastoaren (Legarren) sakanaren goiko aldetik pasatzen dira, askorik ezagutzen ez den eta basoaren aniztasuna erakusten duen ingurunean. Eibarren hasi eta amaitzen den txangoa izanik norabide bietan egin daiteke; hala ere, proposatzen dugun noranzkoan egitea erosoagoa eta errazagoa deritzogu.
Jardiñetara gerturatu eta, Institututik eskumara dauden eskilara mekanikoak hartuta, Arrateko errepidera igotzen duen bidera eramango gaituen pasealekura helduko gara; handik igo eta, errepidea gurutzatuta, Milafloresera doan bidea hartuko dugu.
Etxeetara heltzerakoan aurrera joko dugu hormigoizko pistatik eta, hortik 100 bat metrora, eskumara doan lehen bihurgunean, gure eskumara dagoen lurrezko pista hartuko dugu. Gorantza doan bide horrek Iturburu Ikastolara doan errepidera eramango gaitu. Errepidetik igota, eta ikastola gure eskumara lagata, Amezabalegi baserrira iritsiko gara eta, igotzeari laga barik, handik 300 metrora, Amezabalegi Abeletxe (Katillu) baserriarekin egingo dugu topo. Inguratu egingo dugu ezkerrera lagata eta, atzean (baserriaren oso ondoan), argi ikusten den bidera paso emango digun egurrezko ataka ikusiko dugu.
Baso autoktonoa
Dagoeneko ibilbidearen punturik gorenean gaude; orain sasoi honetan gehienetan ur barik dagoen Abontza errekastoaren sakanaren goiko aldetik doan eta ia guztiz laua den bidetik pasiatzea dagokigu. Baso autoktonoaren askotariko zuhaitzak izango ditugu inguruan: arteak, pagoak, urkiak, ametzak, etabar. Aukera polita eskaintzen diguna txikienekin ikasi eta erakusteko. Ibilbidean iturri bat daukagu. Galtzeko arriskurik ez duen bideak Aritxulueta baserriaren belardietara eramango gaitu, han zelaira sartzeko atakarekin aurkituko gara eta, zuzenean, landatik behera alanbre-hesiaren ondotik (nahiko aldapatsua) jaitsiko gara metro bazuetara pista batera heltzeko. Puntu horretan erabakiko dugu txangoa pixka bat luzatzea eta Elorretara joatea (1) edo, alderantziz, Arrajolatik itzultzea (2).
1- Elorretatik. Igoera leuna duen pista hartuko dugu eta, eskumara ikusiko ditugun pistei kasurik egin gabe, beti aurrera joz, eta hainbat atakatik pasatu eta gero, Elorreta behekoko baserrietara iritsiko gara. Han ezkerrera biratuko dugu jaitsierari ekiteko asfaltatutako errepidetik. Minutu gutxitan, eskumarako bihurgune zabalera helduta, gure ezkerretara hormigoizko pista ikusiko dugu eta bertatik sartuko gara.
Amabirjinaren kapera txiki bat dagoen ezkerrerantz egiten duen bihurgunea atzean lagata, pista beheruntz doa guztiz. Adi egon, puntu horretatik 200 bat metrotara pista baten hasiera ikusiko dugulako ezkerrean eta, haren aurrean, gure eskumara, pinadi batera sartzeko aukera eskainiko digun egurrezko beste ataka txiki bat. Hor eskumara biratuko dugu atakatik pasatzeko eta, galtzeko inolako arriskurik gabe, Amañara jaitsiko gaituen bidexka hartuko dugu. Atakaren bidea hartu beharrean pistatik jaisten jarraitzen badugu Amañara iritsiko gara baita ere, baina Sosola baserritik pasatuta.
2- Arrajolatik. Pista hartuko dugu jaisteko, azkar batean ezkerrerantz egingo duena, eta eskumara Aritxulueta baserrira doana lagako dugu; hortik ez dago galera arriskurik Arrajola baserrira eta bere iturri dotorera heltzeko. Gure eskumara lagako ditugu eta, Milafloresera jaitsiko gaituen hormigoizko pista jarraituta, bertatik Jardiñetara bueltatu gaitezke.
FITXA TEKNIKOA
ELORRETATIK
Distantzia: 6,5 km.
Pilatutako desnibela: 350 m.
Denbora: Bi ordu eta erdi