60 urteko mendizale eibartarra hil da Oñatiko Orkatzategi mendian
2021/09/19
17:33
eta kitto!
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek 60 urteko mendizale eibartar baten gorpua berreskuratu dute gaur goizean Oñatin. Ezbeharra 12:00ak aldera izan da, Oñatiko Orkatzategi mendian, biktimarekin batera zihoan pertsonak SosDeiak-112 larrialdietarako telefonora deitu duenean, beste gizonak konortea galdu duela esanez. Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikopteroa, Bergarako ertzain-etxeko patruilak, suhiltzaileak eta Osakidetzako helikoptero medikalizatu bat bertaratu dira, baina suspertzeko maniobrak egin ostean, mendizalearen heriotza baieztatu dute.
?Mendizale bat hil da #Oñati-ko Orkatzategi mendian
? Lekura hurbildu diren baliabideek suspertzeko maniobrak egin dizkiote mendizaleari, baina zoritxarrez ezin izan diote bizia salbatu. #GoianBego
? https://t.co/xFAeKgwHo2 pic.twitter.com/mp22WPNCbU
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) September 19, 2021