600 parte-hartzailetik gora izango du Sanjuanetako futbol-txapelketaren 4. edizioak
Atzo aurkeztu zuten gero eta indar handiagoa hartzen doan San Juan jaien inguruko ekimen hori. “IPQ Futbol 7 Txapelketaren laugarren edizioa ekainaren 14an, zapatuan, jokatuko da Unbeko instalazioetan eta, formatuari dagokionez, parte hartuko duten 40 taldeak zortzi multzotan banatuko dira, bost bakoitzeko. Edizio honetan, gainera, emakumezkoen sei taldek eta beste hiru mistoak hartuko dute parte. Kirola eta parte-hartzea sustatu nahi duen ekimena borobiltzeko, Errebalen egingo duten afariarekin amaituko dute eguna. Bestalde, zapatu honetan Coliseon egingo duten ekitaldian taldeen zozketa egingo da, antolatzaileek edizio honetarako prestatu dituzten sorpresak iragartzeaz gain.
Udaletxean egindako aurkezpenean Asier Diez, Unai Arizaga eta Ander Gabilondo antolaketako kideekin batera Jon Iraola alkatea eta Andoni Ameztoy Kirol zinegotzia izan ziren.