6314 zenbakiari egokitu zaio …eta kitto!-ren otarra

6314 zenbakiari egokitu zaio …eta kitto!-ren otarra
2016/12/14 12:51
eta kitto!
Gaur eguerdian zozketatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak Gabonetako otarra, El Corte Inglesean: 2.000 euroko balioa duen saria 6314 zenbakiari egokitu zaio. Irabazleak abenduaren 29ra arteko epea (egun hori barne) izango du …eta kitto!-ra deitu (943200918), idatzi (elkartea@etakitto.eus) edo joateko (Urkizu, 11 solairuartea). Epe horren barruan saridunik agertuko ez balitz, lehen ordezkoak (7943) jasoko luke saria. Badaezpada bigarren ordezkoa (701) eta hirugarren ordezkoa (7348) ere atera dituzte.

zozketa-1zozketa-2  zozketa-3