“7 años” antzezlanaren bigarren funtzioa antolatu dute martxoaren 25erako
2019/02/21
17:58
eta kitto!
Otsailaren 26an hasiko diren Eibarko XLII. Antzerki Jardunaldien barruan eskainiko den “7 años” antzezlanaren bigarren funtzioa egitea adostu dute antolatzaileek, horretarako aukera ikusi eta gero. Madrilgo Producciones Teatrales Contemporaneas taldearen antzezlana martxoaren 24an, 20:30ean taularatuko dute Coliseo antzokian estreinekoz. Eta bigarren funtzioa, berriz, martxoaren 25ean izango da, 20:30ean Coliseoan. Bigarren emanaldirako sarrerak Coliseoko leihatilan erosi daitezke, astelehen eta barixakuetan, 17:30etik 19:30era, baita Kutxabank-en ere.
https://vimeo.com/311419761
https://vimeo.com/311419761