7 positibo berri Eibarren, 27 Debabarrenan
2020/12/30
12:01
eta kitto!
Atzo 7 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 2 gehiago. Horrela, intzidentzia-tasa 227,56an dago, aurreko egunetan bezala.
Eskualdeko beste herrietara begira, Ermuan 13 kasu atzeman zituzten, 6 Elgoibarren eta 1 Deban. Beraz, 27 positibo berri atzeman zituzten Debabarrenan.
Atzo, 8.657 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 517 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 88 Araban, 216 Bizkaian, 207 Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 53 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 79 pertsona ZIUn daude.
Bestalde, abenduaren 21tik 27ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 57 hildako egon direla EAEn.