70 bolarik hartu zuten parte Soraluzeko San Andres bolatokian
Aurreko zapatuan Soraluzeko San Andres bolatokian jokatutako Euskal Herriko 34. Hiru-Txirlo bola joko txapelketaren hirugarren jardunaldian, Elgetako Asier Azkarate nagusitu zen bost txirlo botata. Berarekin berdindu zuen Oier Azumendik bigarren postuan. Lau txirlo etzan zituzten Aretxabaletko Jon Andoni Jakak eta Asola Berriko Garikoitz Rodriguez eta Oier Ugarteburuk. Eta hirurekin seigarren postuan sailkatu zen Bittor Astigarraga eibartarra, gaur egun Elgeta ordezkatzen duena.
Sailkapen nagusia
Txapelketako sailkapen nagusiari dagokionez, Markinako Oier Azumendi da liderra, eta bi txirlora dago Asier Azkarate elgetarra. Ondoren hiru eibartar daude, hirurak hiru txirlora: Asola Berriko Ganix Rodriguez eta Oier Ugarteburu eta Elgetako Bittor Astigarraga.
- Oier Azumendi.
- Asier Azkarate.
- Ganix Rodriguez.
- Oier Ugarteburu.
- Bittor Astigarraga.
Txapelketako laugarren tiraldia Ziortza-Bolibarko Iruzubietan jokatuko da azaroaren 9an.