700 txirrindularitik gora bildu zituen Challengearen hirugarren edizioak
Guztiz arrakastatsua izan zen Itzuliaren azken egun hori ere
2025/04/14
16:11
eta kitto!
Itzulia Basque Challenge-aren hirugarren edizioak 700 txirrindulari baino gehiago bildu zituen atzo, bere arrakasta berretsiz. Hirugarren edizioan, aurreikuspen guztiak gaindituz eta Espainiako iparraldeko txirrindularitza-martxa erreferenteetako bat bihurtuta, giro bikaina, antolaketa zoragarria eta ibilbidearen edertasuna, guztitik izan zituen, zaleak berriz ere liluratuz.
Guztira, 116 lagun izan ziren antolaketan parte hartzen. Segurtasun dispositiboa honakoa izan zen: 20 auto ofizial martxa gidatzeko eta babesteko, hiru anbulantzia eta mediku-auto bat, 17 moto eta 9 furgoneta. Guztiz arrakastatsua izan zen Itzuliaren azken egun hori ere.