7.642 zenbakiari egokitu zaio …eta kitto!-ren Gabonetako otarra

7.642 zenbakiari egokitu zaio …eta kitto!-ren Gabonetako otarra
2020/12/09 eta kitto!
Gaur eguerdian zozketatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak Gabonetako otarra El Corte Inglesean, eta  1.500 euroko balioa duen saria 7.642 zenbakiari egokitu zaio. Irabazleak abenduaren 24ra arteko epea (egun hori barne) izango du …eta kitto!-ra deitu (656704387), idatzi (marisol.etakitto@gmail.com) edo joateko (Urkizu, 11 solairuartea).

Epe horren barruan saridunik agertuko ez balitz, lehen ordezkoak (4.201) jasoko luke saria abenduaren 25etik urtarrilaren 9ra. Badaezpada bigarren ordezkoa (9.114) –urtarrilaren 10etik 25era– eta hirugarren ordezkoa (3.960) –urtarrilaren 26tik otsailaren 10era– ere atera dituzte.

Eskerrik asko rifak erosi dituzuen guztiei!!!