"80 amandre" helduentzako ipuinak kontatuko ditu Dorleta Kortazarrek apirilaren 21ean Portalean
2021/04/12
16:33
eta kitto!
Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Juan San Martin Udal Liburutegiak helduentzako ipuin kontaketa saioa antolatu du apirilaren 21erako: “80 amandre” izenburukoa eskainiko du Dorleta Kortazarrek, euskaraz, 19:00etatik aurrera Portaleko areto nagusian. Plaza mugatuak izango direnez, joan nahi dutenek derrigorrez eman beharko dute izena, apirilaren 15etik aurrera, Liburutegian, posta elektronikoz (liburutegia@eibar.eus) edo telefonoz (943708437).