80. hamarkadako Euskal Jaien inguruko solasaldia antolatu dute maiatzaren 14rako

Klub Deportiboan izango da ekitaldia, 19:30ean hasita.
80. hamarkadako Euskal Jaien inguruko solasaldia antolatu dute maiatzaren 14rako
2025/05/06 13:19
eta kitto!

Ohikoari jarraituz, maiatzeko azken asteburuak hartuko baditu ere Eibarko Euskal Jaien egitarauko ekitaldi nagusienak, Klub Deportiboko Kultura batzordeko antolatzaileek datorren asterako hainbat ekimen dituzte programatuta. Horrela, eguaztenean (hilak 14) solasaldia izango da Klub Deportiboan, 19:30ean hasita, aurreko mendeko 80. hamarkadako Euskal Jaien ingurukoa. Ana Mallagarai, Jon Lopez de Gereñu “Piti”, Iñaxio Abanzabalegi eta Iñaki Osorok osatutako laukoteak Leire Narbaiza eta Irati Azpilikueta moderatzaileen laguntza izango du ekitaldian. Hurrengo egunean (hilak 15), Euskaraldiaren hasiera aprobetxatuz, euskararen aldeko ekimen horretako aurkezpen ekitaldia egingo dute Untzagan, Akebairen eskutik. Handik bi egunera, zapatuan (hilak 17), kontzertua eskainiko du Euskelga taldeak Deportibo parean, arratsaldeko 20:15ean hasita.