90. minutuan jasotako golagatik galdu du CD Urki-k

Galtzen hasi ondoren, markagailua irauli zuten eibartarrek, baina azkenean galdu egin zuten
90. minutuan jasotako golagatik galdu du CD Urki-k
2026/10/13 13:13
Ekhi Belar Errasti

Partida zoroa jokatu zuten Ohorezko Erregional Mailako CD Urki-k eta Beti Gazte-k, Mastegi zelaian. Neurketa azkenengo momentuan erabaki zen eta hiru puntuak etxean geratu ziren, eibartarrak esku hutsik itzuli zirelarik.

Etxekoak laster jarri ziren markagailuan aurretik, Jon Zabalak 13. minutuan sartutako golari esker. Partida horrela iritsi zen atsedenaldira, baina bigarren zatian hainbat gol izan ziren.

Markel Arosak penalti jaurtiketa sartu eta banakoa jarri zuen 56. minutuan eta, 65. minutuan, Josu Cifuentesek aurretik jarrai zuen Urki. Ostera, Jon Zabalak, berriz ere, gola sartu zuen binakoa ezarriz.

Neurketa berdinketarekin amaituko zela zirudienean, Yeray Geromettak Josu Moraren atea zulatu zuen 90. minutuan eta Beti Gazte-k hiru puntuak poltsikoratu zituen.

Porrot horren ondorioz, Urki 15. postuan dago orain, 4 punturekin, bost jardunaldi jokatu ondoren. Hurrengo jardunaldian Mondragon CF hartuko du Unben, zapatuan, urriak 17, 18:00etan.