3 kasu berri Eibarren eta 7 Ermuan azken 24 orduetan
2020/04/12
11:52
eta kitto!
Azken egunetako daturik baikorrena jaso dugu gaur, Debabarrenean koronabirusean positibo eman dutenen kasu berriei dagokienez. Hala ere, etengabe jarraitzen du igotzen gaitza dutenen kopuruak, batez ere Eibarren eta Ermuan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur eguerdian emandako azken datuen arabera, dagoeneko 233 lagunek daukate Covid-19a Debabarrenean, aurreko eguean baino 10 gehiagok. Eibarren 3 positibo berri zenbatu dira (guztira 125), eta Ermuan 7 (guztira 59). Elgoibarren aurreko eguneko kopuruarekin mantentzen dira (28), eta beste herrietan ez da kasu berririk azaldu azken egunetan. Mallabiak kasurik ez duen eskualdeko herri bakarra izaten jarriatzen du.
Positiboen datuak herriz herriz (datu metatuak dira):
Eibar 125
Elgoibar 28
Ermua 59
Deba 5
Mendaro 2
Mutriku 8
Mallabia 0
Soraluze 6
Eibarko ospitalari dagokionez, 59 gaixo daude ingresatuta; eta Mendaroko Ospitalean, 16. Aurreko egunean baino 8 gehiago.
EAEn, guztira, 10.772 pertsona konfirmatu dira koronabirusarekin, 804 hildako eta 4.867 berreskuratu edo alta emanda
COVID19 positibo berrien kopurua 257 da eta guztira, Euskadin egiaztatutako kutsatutako pertsonak 10.772 dira. Atzo 1.464 test egin ziren eta horietatik %17k bakarrik emaitza positiboa eman zuten. Guztira, 30.216 proba egin dira. 39 pertsona gehiago hil dira, 804 guztira.
Osoki berreskuratutako edo alta emandako pertsonak 4.867 dira. Atzo bakarrik, 127 alta eman zituzten.
Lurraldeka, hauek dira datuak:
ARABAN, 3019 kutsatu daude, eta horietatik 211 ospitaleratuta daude.
BIZKAIAN, 5.798 pertsona kutsatu dira, eta horietatik 899 ospitaleratuta daude.
GIPUZKOAN, 1.955 positibo eman dituzte, horietatik 276, ospitaleratuta.